es | eu | fr | en

Hegaztien behaketa, ibilbideak eta bisita gidatuak, Nafarroan, uda honetarako

2018ko uztailaren 1, igandea

Uztailaren 1ean, igandean, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Interpretazio eta Informazio Zentroetako udako programa abiatuko da, Irunberriko Arroilan hegaztien behaketa eginez. Jarduerak, doakoak, Nafarroako Gobernuak kudeaturiko sei natur ingurune eta ingurumenari eskainitako interpretazio- eta informazio-zentrotan egingo dira, uztailan eta abuztuan, besteak beste hegaztien behaketa, erakusketak, ibilbideak eta bisita gidatuak, eta haurrentzako jarduerak. Horietako zenbaitetan parte hartu ahal izateko, izena aurretik eman beharko da.

Interpretazio-zentro hauetan izango dira: Irunberriko arroiletakoak, Erronkarikoa, Otsagabiakoa, Pitillasko Aintzirakoa eta Bertizko Jaurerriko natur parkekoa.

IRUNBERRI

batnight, una exposición de murciélagos y otra referida a las estrellas Irunberrik hirigunerako eta arroilarako bisita gidatuak eskaintzen ditu, eta, bertako eta Arbaiungo arroiletan, hegaztiak beha daitezke; gainera, haurrentzako tailerrak, izarren behaketa eta batnight -saguzarren erakusketa bat eta izarren beste bat- ere badaude.

ERRONKARI

Erronkariko interpretazio-zentroak bai hirigunerako bai Ibarreko hainbat tokitarako bisita gidatuak antolatu ditu, bertako natur ondarea ezagutzera emateko. Era berean, baditu Erronkari herrian zeharreko ibilbideak, astronomiari eskainitako argazki-erakusketa bat, saguzarren beste bat, zerua gauaz behatzeko tailer bat eta saguzarrei buruzko hitzaldi bat.

PITILLASKO AINTZIRA

Abuztuaren 4an eta 11n, bisita gidatuak egingo dira Pitillasko Aintzira inguruan, eta hegazti-behaketa ere eskainiko da.

OTSAGABIA

Otsagabiako interpretazio-zentroak kultur eta natur jarduerak eskaintzen ditu: Bardeako geologiari buruzko erakusketa, uztailean; denontzako Ingurumen Hezkuntzako Programaren baitan, bisita gidatuak Abodi Mendilerrora (Irati airetik ikusteko) eta Benasako Arroilako natur erreserbara (putreak daude bertan).

BERTIZKO JAURERRIA

Bertizko Jaurerriko natur parkean, urte osoan egin daitezke jarduerak: lorategian zeharreko bisita gidatuak, bai bakarka bai 15 eta 60 lagun arteko taldetan, aurretiko hitzordua eginda; nork bere kabuz egiteko ibilbideak, material lagungarriaz, bai lorategian zehar (ibilbide sentsoriala) bai naturaren interpretazio-zentroan barna, eta basoko bidexketatik ere bai; umeek, gainera, beraientzat propio antolaturiko jarduerak egin ditzakete, esaterako: pisten jokoa, lorategia nork bere kasa bisitatu ahal izateko, informazio eta eduki interesgarriak bilatu bitartean.

 

Hegaztien behaketa, ibilbideak eta bisita gidatuak, Nafarroan, uda honetarako